Annual subscription to Modern Poetry in Translation online for only £14.00.
Full refund within 30 days if you're not completely satisfied.
Full refund within 30 days if you're not completely satisfied.
Page text
Atxaga / Jull Costa
11
Ordea bertan gelditzen da bera ere hosto lehor balitz, artean ez baita eguerdia baino, lege zahar batek galerazi egiten baitizkio eguzkia, zerua eta sapelaitsak.
Baina gaua dator, joan dira sapelaitsak, eta trikuak, Marraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel, Erreka utzi eta mendiaren pendizari ekiten dio, seguru bere arantzetaz nola egon baitzitekeen Gerlari bat bere eskutuaz, Espartan edo Corinton;
Eta bapatean, zeharkatu egiten du belardiaren eta kamio berriaren arteko muga, Zure eta nire denboran sartzen da pauso bakar batez; Eta nola bere hiztegi unibertsala ez den azkeneko zazpi mila urteotan berritu, ez ditu ezagutzen gure automobilaren argiak, ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere.
